XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Baina neska hauek zapatila pare bat ostu dute beretzat, eta errudun aitortu da bera!
- Zapatila pare bat!
Legeek orain bertan egindakoa juzkatzen dute, baina pertsona batek hori zergatik egin duen jakin behar da! Lapurtzea baino bekatu handiagoa da Keniako Tximeletari zapatila pare bat ukatzea.
Zaindariak lotsaturik zeuden, gizon hura nor zen eta zein marka egin zituen ez jakiteagatik. Egoerak buelta eman zuen. Neskatxak harro sentitzen ziren eta Ezekielek ez zeukan jada beldurrik.
- Har itzazu zapatila horiek Ezekiel
Neskatxak saltoka hasi ziren, Ezekieli musuak emanez. Zaindariek ez zekiten barkamena nola eskatu.